Sergio Chocarro, Mateo Laiz, José Ignacio Saldarriaga ‘Jos’ eta Álvaro Casla 2005ean Iruñean sortutako Sueños Rotos pop-rock musika taldearen atzean daude. Beren talde gustukoenen abestien bertsioak kantatzen hasi ziren, geroago beren gai propioak konposatzeari ekin zioten eta azkenean lehenengo maketak heldu ziren. 2007an Artista Gazteen Topaketak lehiaketan hirugarren postua lortu zuten eta 2008an bigarrena. Nafarroako Egunaren Jaialdi Gaztean Hombres G, Amaral eta Nowayout taldeekin eszenatokia partekatu dute; nafarroako herrialde anitzetan kontzertuak eskaini dituzte, bai eta Espainiako puntu ezberdinetan; eta azken bi San Fermin festetan Foru Enparantzako kontzertuetan hartu dute parte. Iaz beren lehen bideoklipa grabatu zuten, Ven conmigo gaiarekin.