1909, New York. Clara Lemich "Triangle" fabrikara sartzen da lanera. Bertan, emakumezkoen lan baldintza kaxkarrak ikusi ostean, beste 20.000 emakumerekin batera "atorgileen greba" deituriko matxinada bultzatzen du. Bere lankideak grebera eramateko, istorioako emakumeengan bilatzen du inspirazioa: Cleopatra (Egitpon), Whan Zenyi (Txinan), Marie Coulon (Euskal Herrian), Emakume hauen istorioak irakurrita, indarra eta inspirazioa jasotzen du greba aurrera eramateko.
Sutan Jaso Ikastolak abiarazten duen 10. musikala da. STEAM metodologiaren esparruan (Zientzia, Teknologia, Ingeneria, Artea eta Matematika) musikal bat sortzeko prozesu osoa garatu dute DBHko ikasleek, gai sozialen baten inguruan betiere. Zehazki, Jaso Ikastolaren ikuskizun berri honek emakumeen lan-duintasunaren eskubideen aldarrikapena eta gizonezko eta emakumezkoen arteko desberdintasunak agerian jartzea dauka helburu eta lehenengoz zuzeneko musika izango du, Iruñeko Gazte Orkestraren eskutik hain zuzen ere.