¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Anplifikatutako musika
13 urria, igandea 19:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Suzanne Vega

My name is Luka, I live on the second floor, I live upstairs from you… Grammy batekin saritutako bere bigarren diskoko (Solitude Standing, 1987) abesti hura munduko irrati guztietan entzun zen eta Suzanne Vega (1959) XX. mendeko abeslari-poeta handienetarikoen artean ipini zuen. Tratu txarrak jasandako ume baten ahotan, Lukak Suzannek ederki ezagutzen zuen auzo batez, leku batez, hitz egiten zuen, Californian jaio bazen ere, bere haurtzaroa han bizi izan baitzuen: 60, hamarkadako Harlem hispaniarra. Hogeita bost urte eta zazpi disko ondoren, Vega-k eguneroko bizitza, maitasuna, maitasun-eza, heriotza eta hirien taupadari buruzko kantak osatzen eta abesten jarraitzen du. Bere ahots berezi, garbi eta kotoidunarekin Suzanne-k musika eta intimitate zeremonian bilakatzen du kontzertu bakoitza. Gypsy (80. agian hamarkadako errepikarik gabeko abesti ederrena), Frank & Ava, The man who played God, Tombstone, Book of dreams, Marlene on the wall… udazken-arratsalde baterako kanta zoragarri guzti hauek Baluarten entzun ahalko dira, Iruñekoa, Tenerifen eta Avilan eskainiko dituen kontzertuekin batera, artistak Espainian izango dituen hiru emanaldi bakarrak izanen direla.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.