1973 urtean Lin Hwai-min koreografoak Txinako dantza zaharrenaren izena –Cloud Gate – aukeratu zuen Taiwango dantza garaikidearen lehen konpainia izendatzeko. Cloud Gate osatzen duten 24 dantzariek meditazioan, arnasketan, borroka-arteetan, dantza modernoan, balletan eta idazkeran entrenamendua jasotzen dute. Nazioarteko jaialdi eta antzoki garrantzitsuenetan ohikoak, nazioarteko kritikak konpainiaren dantzarien kalitatea eta proposamen eszeniko originala nabarmentzen ditu: “Asian dantza garaikidearen aitzindaria” (The Time), “Fisiko arloan itzela eta guztiz hunkigarria” (San Francisco Examiner), “Dantzaren teknikak Ekialdeko eta Mendebaldeko antzerki-kontzeptuekin elkartuz Lin Hwai-minek emaitza bikainak lortu ditu” (The New York Times). Konpainiak Baluarten eskainiko duen Rice (Arroza) ikuskizuna 2013 urtean Taipeiko Antzoki Nazionalean estreinatu zuten eta Chihshang-eko paisaian eta historian inspirazioa hartzen du. Chihshang Taiwango ekialdean kokaturiko nekazari-herria da; urte askotan zehar ongarri kimikoak erabiltzeagatik kutsatuta, nekazaritza ekologikoa abian jarriz “Enperadorearen arroz lurra” izena berreskuratu du.
Kontzeptu eta koreografia: LIN HWAI-MIN
* IRAUPENA: ORDU 1 ETA 10 MINUTU (atsedenaldirik gabe)
Taiwango Cloud Gate Dance Theatre konpainiaren Rice ikuskizuna DNA Nafarraoako Dantza Garaikidearen Jaialdiaren programaren barne dago