Josema Yuste aktoreak bere Taxi-a Baluarten ondoz-ondoko bi gauez aparkatuta utziko du, honekin Irribarreran Etorbidera publikoa eramateko. La cena de los idiotas ikuskizuna bost urtez taularatu ostean –Iruñeko Auditoriumean 2013ko Sanferminetan ikusteko parada izan genuen–, Yustek zuzentzen duen lehen lana aurkezten du oraingoan, Taxi antzerki-muntaia. Ray Cooney-ren komedia entzutetsu honek mundu osoan arrakasta lortu du azken 30 urteotan: Londreseko West End-etik Broadway-ra, Argentina, Canadá, Corea, Islandia edo Australiatik igaroz. Taxi (Run for your wife) 35 hizkuntza ezberdinetara itzuli da eta bi emakumerekin ezkonduta dagoen taxi-gidari baten istorio korapilotsua aurkezten du. Yustek berak sinatzen duen bertsioan bera da protagonista, Félix Álvarez 'Felisuco' eta Alfredo Cernudarekin batera; aktore-zerrenda Esther del Prado, Diana Lázaro eta Javier Losán-ek osatzen dute.