RoofTop Cinema zikloa. Zinea Baluarteko terrazan
21 uztaila, asteartea
22:15etan. · Besteak
Antolatzailea:
Nafarroako Filmoteka eta Baluarte
Tentazioa goian bizi da (The Seven Year Itch, 1955)
'Roof Top Stories'
Zuzendaria: Billy Wilder
Gidoia: Billy Wilder, George Axelrod
Argazkiak: Milton R. Krasner (K)
Musika: Alfred Newman
Antzezleak: Tom Ewell, Marilyn Monroe, Oskar Homolka, Carolyn Jones, Evelyn Keyes, Sonny Tufts, Robert Strauss, Marguerite Chapman.
Iraupena: 105 minutu. Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin
Milaka newyorktarrek bezala, Richard Sherman (Tom Ewell) lanean gelditu da abuztuan, andreak eta seme-alabek hondartzan opor atsegin batzuk igarotzen dituzten bitartean. Emaztearen gomendioei jarraituta, erretzeari uzteko prest dago, edateari uzteko, goiz lotaratzeko eta, batez ere, parranda ez jotzeko. Baina tentaldia agertuko da bizilagun txundigarri bat ezagutzen duenean (Marilyn Monroe), sexya bezain lañoa dena.
Antzezlan batetik egokitua, Billy Wilderren bigarren lan arrakastatsuena izan zen 50eko hamarkadan, eta bildutako dirua hamabi milioi dolar izan zen. Marilyn Monroeren irudi ospetsuena du: aktore sentsuala zuriz jantzita dago, eta metrotik ateratzen den haizeak gona altxatzen dio. Komediako aktore onenarentzako Urrezko Globoa jaso zuen Tom Ewellek. American Film Institutek AFI’s 100 años… 100 sonrisas zerrendan sartu zuen, Ameriketako Estatu Batuetako zinemako film komiko onenetakotzat jotzean.