Terela Gradin jazz abeslariak Nafarroako Gobernuak antolatutako Ganbera Egitarauaren lehen kontzertuari ahotsa jarriko dio. Terela, Strings and Songs bokazio intimista eta ganbera-deiera duen proiektu bat bezala sortu zen, musika hizketaren protagonistak natura-soinuak dituela. Terela-ren ahotsak harien gainetik aurrera egiten du entzulearen bila, isiltasunetik, gertutasuna eta sakontasuna eskuratuz. Errepertorioa arretaz hautatua izan da, formatuak eskaini dezakeen aukera onenen arabera; egitarauak jazz estandarrak, gai originalak eta pop eta rock bertsioren bat barne hartzen dituela. Terela Gradinek Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan karrera amaierako saria lortu zuen 2009an.
Terela Gradín – ahotsa
Marco Bellizzi – tronboia
Luis Giménez – gitarra
Marcelo Escrich – kontrabaxua
Juan Manuel Urriza – bateria