1991. urtean Alan Parker zuzendari britaniarrak, jadanik Fama izena zeraman pelikula filmatu zuenak, Jimmy Rabitte-en istorio bitxia pantailara eramatearen erabakia hartu zuen, soul musika Dublinera eraman nahi zuen gizonaren istorioa. Orduan, zenbait lagunez bultzatuta, The Commitments taldea sortu zuen. Momentu hartatik aurrera, taldeak profesioaren zailtasunei aurre egin behar izan die etengabe, bereziki giza grinak sortu dituztenak. Filmaren banda-soinuak Oscar-a lortu zuen, eta ordutik hona filmaren izena daraman taldearen kontzertu zerrenda ez da inoiz agortu. Taldeak oinarrizko filman protagonista izan ziren zortzi kide aurkezten ditu orain ere, eta Baluarten urtarrilaren 26an aurkeztuko dira denboraldiari amaiera emateko haize, erritmo eta sentsualitatez beteriko jaialdi batekin. Irlandako talde honek bere musika, energia eta soul-ik onena bi disketan bildu ditu, baina bere indar osoa zuzenean nabaritzen da.