Gabonetako programazioa The Georgia Mass Choir Gospel abesbatzak irekiko du abenduaren 22an arratsaldeko 20etatik aurrera. Whitney Houston, Stevie Wonder edo Tina Turner artistekin aritu dira besteak beste eta Atlantako Joko Olinpikoen irekiera eta itxiera ekitaldietan hartu zuten parte. Milton Biggham Reverendoa Zuzendari Nagusi dutela datoz orain Iruñera. I Owe You The Praise ikuskizuna eskainiko dute Baluarten, ohizko Gospel abestiak taldeak kaleratu berri duen They Got the World diskoaren arteko nahasketa berezia da.