The Late Show’s Gospel Choir, The Late Show saio ezaguneko abesbatza, CBS kateko aurkezle izarra den David Lettermanek zuzendua, Estatu Batuetako a capela abesbatza onentzat eta gospeleko handienetakotzat hartzen da. Printzipioz CBSko bideo batentzat sortutako taldea, saioan etengabeko agerpenean bilakatu zen. 1998an, O Happy Day abestuz, prime time-eko iragarki bat protagonizatzen lehen koru-afroamerikarra izan zen. The Late Show’s Gospel Choir-ek gospel abesti tradizional eta garaikideak interpretatzen ditu, hala nola reggae eta soul musika. Elkarren segidako bi urtez Gigmaster´s Rising Star Award saria jaso du zuzenean emanaldi gehien eskaini dituen gospel koruari. Taldeak bere abestiak Estatu Batu osotik eraman ditu, Madison Square Garden-en, Waldorf Astoria-n, Wall Street-eko Cipriani´s-en, Washington-eko Four Seasons-en eta Norfolk-eko jaialdian aritu da, eta ekitaldi korporatiboetan ohikoa da. Telebistako hainbat programatan hartu du parte, Gloria Estefan, Enrique Iglesias, Brian McKnight, Mavis Staples edo Darlene Love abeslariei akonpainamendua eginez, Steve Martin eta Martin Shore aktoreak lagunduz, edo The Late Show saioko musika zuzendaria den Paul Schaffer-ekin. The Late Show’s Gospel Choir 1995ean sortu zen Lady Peachena-ren zuzendaritzapean.
Zuzendaritza: Lady Peachena
Koreografia: Debbie Sargeant
EGITARAUA
Jesus, The Lord, Is Risen; Sweet Low Sweet Charriot; The Father Sent The Son; We hear the words of love; Mary Don´t you Weep; Go Tell it on the Mountain; Dancing in the Spirit; Amen; O Happy Day
* Iraupena: 90 minutu