BALUARTE eta Iruñeko Udalak The New Orleans All Stars Jazz Band taldearen kontzertua antolatu dute datorren azaroaren 13rako. Taldea joan zen abuztuan Katrina urakanagatik kaltetuak izan diren musikariez osatuta dago. Ekaitzak Estatu Batuetako New Orleans hiria guztiz suntsituta utzi zuen eta musikariek, euren ondasunak galtzeaz gain, lanbidea ere galdu egin dute. Musika ekitaldiak guztiz gelditurik daude orain, eta ez da epe labur batean martxan jarriko denik espero.
Euren egoerari irtenbide bat emateko asmoz, The New Orleans All Star Jazz Band taldean elkartu dira zenbait musikari. Euren kalitate eta egoera pertsonala kontutan hartuta, Mark Braud tronpeta-joleak hiriko jazz musikari onenak bildu ditu azaroan eta martxoan Europan zehar bira bat emateko. Braudekin batera Iruñean izango ditugu Lucien Barbarin (tronboia), Tom Fischer (klarinetea), Loren Pickford (pianoa), Kerry Lewis (kontrabaxua), Rob Espino (tuba) y Gerald French (bateria). Hauekin batera Charmaine Neville abeslaria izango da oholtza gainean.
Kontzertua Baluarteko Areto Nagusian izango da azaroaren 13an 19.30etatik aurrera, eta sarrerak 18 eurotan daude salgai leihatilan, 902 33 22 11 telefonoan eta web gune honetan (www.baluarte.com/entradas.php)