New Yorkeko bihotzetik heltzen da Timothy Wright apaiza, 1976an berak sortutako The New York Concert Choir. 12 urterekin pianoa jotzen zuen Wrightek eta gerora St. John's Fire Baptized Holiness Church of God de Brooklyn elizako abesbatzaren kantuan izango ziren olerkiak idazten zituen. Myrna Summersekin batera "We're Gonna Make It." diskoa kaleratu zuen 1980an. The New York Concert Choirekin batera bira ugari eman ditu Europa zein EEBBetan. Bere arrakasten artean nabarmentzen dira: "Troubles Don't Last Always”, "Master, Can You Use Me?" y "Yes, I'm A Believer."
90. hamarkadan bere esker onik handiena lortu zuen "Come Thou Almighty King," diskoarekin, New Yorkeko artista onenen artean aukeratutako 500 taldekideko abesbatzarekin grabatua. Hirutan aukeratu dute Grammy sarietarako, eta NAACP Image Award eta Stellar Award sarien irabazlea ere izan da.