Zapataria eta iratxoak, Barbantxo eta Urretxindorra ipuinetan oinarritutako ikuskizun hau, Ricardo Combik landutako testuetan oinarritzen da. Lan honetan, bi manipulatzailek hainbat teknika (bunraku, itzalak eta gauzak) eta konposizio musikal landua erabilita, urruneko Txinara eramango gaituzte. Han, txori baten kantuak bizi-poza helaraziko dio enperadore bati. Pertsonaia txiki batek 'erraldoien' munduan bizi izango dituen gorabeherak eta errealitatea eraldatzeko gai den iratxo-zapatari baten magia. Osagai horiei guztiei esker, Titirikontu kontari ikuskizun arin eta ausarta da. Ipuin kontalariekin ahotsak txotxongiloen gorputzetan barneratuta.
Gidoia: Ricardo Combi
Zuzendaritza: Álex Díaz
Ikus-entzunekoak: Naiel Ibarrola
Maneatzaileak: Reyes Moleres, Leire Ucha
Txotxongiloen eta eszenografiaren diseinua: Javi Tirado
Musika: Santiago Ramos, Fran Lasuen
Itzulpena: Idoia Barceló
Ekoizpen-zuzendaritza: Ález Díaz
Argiztapena: Ion Chávez
Jantziak: Ikerne Jiménez
Pertsona guztiek sarrera izan behar dute
* IRAUPENA: 50 MINUTU