¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
2018ko Flamenco on Fire Jaialdia
24 abuztua, ostirala 21:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Flamenco On Fire Fundazioa / Flamenco Live Worlwide AIE. Laguntzaile nagusia: Baluarte Fundazioa

Tomatito eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

'Aranjuezeko kontzertua'
José Fernández Torres Tomatito gitarra flamenkoaren izenik gogoangarrienetako bat da. Almerian jaioa, bere ezohiko ahalmenek berehala liluratu zuten nor eta Camarón de la Isla bera, eta haren bidelagun ibili zen 18 urtean gitarra jotzen. Camarón hil ondoren, Tomatito bakarlari hasi zen, eta bere sentiberatasun dotoreak nahiz interpretazioan darakuskien dohain guztiz apartekoak jendea liluratu dute erdi-erditik, New Yorketik Moskuraino eta Ekialde Ertainetik Hong Kongeraino. Karisma handiko gizon honek beti erakutsi du gogo sendoa flamenkoa garatu eta hedatzeko, eta mito handiekin aritu da lankidetzan, hala nola Elton John eta Frank Sinatrarekin, atzendu gabe gitarra-jole gazteen belaunaldi oso batean izan duela eragina. 
 
Historian lehen aldiz, Tomatitok Joaquín Rodrigoren gitarra eta orkestrarako El Concierto de Aranjuez emanen du, lagun hartuta bai bi musikari bikain, bai dantzari flamenkoak, bai Nafarroako Orkestra Sinfonikoa ere. Nafarroako Orkestra ospetsua Pablo Sarasatek sortu zuen 1879an; beraz, Espainiako orkestra talderik zaharrena da, eta gaur egun, arrakasta handia du nazioartean.   

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.