Sinfonía Navarraren eskutik, eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren laguntzarekin, ekoizpen eta eszenaratze berri hau dator: Turrillas Sinfonikoa. Proiektu honek formatu berritzaile, bakar eta original bat ahalbidetzen du, non bere konposizio berezi eta adierazgarrienek ñabardura berriak hartzen dituzten. Koral baten laguntzaz harizko, haizezko eta perkusiozko instrumentuen bidez entzuteak dimentsio berri bat ematen dio bere irudiari, konpositore nafarraren musika musika klasikoaren esfera gorenetara eramateko helburuarekin eta, hori guztia, bere esentzia galdu gabe.
Jesus Garísoain (Iruñea, 1967) eta Eneko Azparren (Uharte, 1978) eta Mikel Abete (Tafalla, 1994) musikagile nafarrek egin dute formatu honetako partituren moldaketa musikala.
PROGRAMA
Turrillas Sinfonikoa
Manuel Turrillasen obrak (1905-1997) orkestra eta korurako moldatuta, erraldoien konpartsa eta dantzariekin
Erraldoiak:
Tafallako Asier Marco Erraldoien Konpartsa
Dantzariak:
Tafallako Dantza Taldea
Dantza latinoak:
Francisco Javier Rodanes Ovejas eta Ana Lasheras Pérez
Sinfonía Navarra
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Coral Olitense
Iruñeko Aizaga Ganbera Abesbatza
Musika-zuzendaria: Javier Echarri López