¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Musika klasikoa
21 urtarrila, astelehena 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Txekiar Orkestra Filarmonikoa

Sol Gabetta, biolontxeloa

Txekiar Filarmonika Txekiar Errepublikako orkestra guztien artean nagusia eta entzutetsuena da. 2006 urtean, musika klasikoko hamar aldizkari onenek Europako hamar orkestra hoberenen artean aukeratu zuten. 100 urtetik gorako bizitzarekin, bere lehenengo kontzertuan Dvorak-en obrak interpretatu zituen musikagilea beraren batutapean. Gerd Albrecht, Vladimir Ashkenazy eta Rafael Kubelik orkestraren zuzendari ospetsuetariko batzuk izan dira; gaur egun Jiri Belohlavek du maisu titularra. Baluarten, eta denboraldiari amaiera emanez, egitaraua erabat txekiarra interpretatuko du, Smetana-ren Nire aberria obraren atal batekin eta Dvorak-en bi obrarekin, Biolontxelo eta orkestrarako kontzertua, Sol Gabetta argentinar bakarlari handiarekin, eta bere 7. Sinfonia. Kontzertua Krzystof Urbanski gazteak zuzenduko du, egun Indianapolis-eko Sinfonikaren zuzendari titularra.

PROGRAMA

I. Atala

Bedrich Smetana (1824-1884)
'Sarka': 'Nire aberria'-ren poema sinfonikoa     (10')

Antonin Dvorak (1841-1904)
Biolontxelo eta orkestrarako kontzertua Si minorrean, op.104     (42')
     Allegro
     Quasi improvisando: Adagio ma non troppo
     Finale: Allegro moderato

II. Atala

Antonin Dvorak (1841-1904)
7. Sinfonia Re minorrean, op.70     (40')
     Allegro maestoso
     Poco Adagio
     Vivace
     Finale: Allegro

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.