Sexu-topaketa zorrotza Una relación pornográfica lanaren abiapuntua da, duela hamarkada pasata Fréderic Fonteynek zuzendutako Une Liaison pornographique frantziar filmearen antzerki bertsioa. Pastora Vega eta Juan Ribó aktoreak sexu-grinari buruzko historia honen protagonistak dira. Antzerki-lan honek kontaktu iragarki baten bidez elkar ezagutzen duten gizon eta emakume heldu baten arteko maitasun-harremana azaltzen du. Baina bien arteko sentimenduak azaleratzean den-dena korapilatu egiten da. Erromantze sutsu honen protagonistek bere maitasun historia gogora ekartzen dute eta kontatzean barnekaldea markatu diela konturatzen dira.
Aktoreak: Pastora Vega y Juan Ribó
Zuzendaritza: Manuel González Gil
Itzulpengintza eta Moldaketa: José Ramón Fernández
Eszenografia: Alfonso Barajas
Argiztapena: Juan Gómez-Cornejo
Musika: Martín Bianchedi
Jantziak: María González