¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
RoofTop Cinema 2021
8 uztaila, osteguna 22:15etan. · Besteak
Antolatzailea: Nafarroako Filmoteka – Baluarte/NICDO – Nafarroako Gobernua. Iruñeko Udalaren laguntzarekin

Urrezko zezenen katramila (The Caper of The Golden Bulls, 1967)

Zinema Sanferminetan Baluarteko Terrazan
 

Zuzendaritza: Russell Rouse
Gidoia: David Moessinger, Ed Waters
Argazkia: Harold Stine (C)
Musika: Vic Mizzy
Antzezleak: Stephen Boyd, Yvette Mimieux, Giovanna Ralli, Vito Scotti, J. G. Devlin, Arnold Moss, Walter Slezak, Clifton James, Jay Novello, Henry Beckman, Noah Keen
Iraupena: 102 minutu. Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin

Banku-lapur amerikar baten (Stephen Boyd) gaiztakeriak deskribatzen dira filmean. Bizimodu horretaz nazkatuta, Mediterraneoko hondartza baten bakardadean hartuko du babesa, eta zoriontasun osoa emango dio bertan bizi den iparramerikar batek (Yvette Mimieux). Garai bateko lagunek handik aterako dute, ordea, Espainiako Bankuak Iruñean duen sukurtsalean lapurreta egiteko.
 Atzerriko ekoizpen-talde batek filmatu zuen eta Nafarroako hiriburuan filmatutako metraje gehien duen filmetako bat da. 1966ko sanferminak aprobetxatuz filmatu zuten, hain zuzen.   

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.