Global Servicios Culturales-en eskutik, Filarmonía Orkestrak Baluarte bisitatuko du heldu den urtarrilaren 6an Urte Berriko Kontzertu Handia eskainiz. Ikuskizun hau Eguberriko programazioaren amaiera eta urte berriaren musika denboraldiaren hasiera ezin hobea da. Pascual Osa maisuak zuzenduko duen emanaldian ere koreografia dotoreak ikusi ahalko dira. Urtero bezalaxe, publikoak Strauss familiaren konposizio handiekin gozatu ahalko du, besteak beste, Enperadorearen Bals-a, Radetzky Martxa, Persiar Martxa, Vienar odola edo Danubio Urdina. Musika zoragarri honek ikusleak Biena Inperialera eramango ditu.
Zuzendaria: Pascual Osa
Filarmonía Orkestra