Global Servicios Culturales-en eskutik, Strauss Festival Orchestrak Baluarte bisitatuko du heldu den urtarrilaren 6an Urte Berriko Kontzertu Handia eskainiz. Ikuskizun hau Eguberriko programazioaren amaiera eta urte berriaren musika denboraldiaren hasiera ezin hobea da. Emanaldian Strauss Festival Ballet Ensemble dantza taldeak ere hartuko du parte, koreografia dotoreekin eta soprano handi baten partaidetzarekin. Urtero bezalaxe, publikoak Strauss familiaren konposizio handiekin gozatu ahalko du, besteak beste, Enperadorearen Bals-a, Radetzky Martxa, Persiar Martxa, Vienar odola edo Danubio Urdina. Musika zoragarri honek ikusleak Biena Inperialera eramango ditu.