¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta Iruñeko Orfeoia
31 urria, osteguna 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Verdi-ren Requiem

Bakarlariak: Sabina Puértolas, Renata Lamanda, José Luis Sola, Iñaki Fresán

Requiem-a Verdi-ren opera onena dela eta tenplu batean baino kontzertu areto batean interpretatua izateko egokiagoa dela esan da. Verdi argi eta garbi ateoa izan arren, hildakoen meza hau 1874an konposatu zuen Alessandro Manzoni poeta eta idazlearen heriotzagatik sentitzen zuen zirrara guztia adierazi ahal izateko hilobi-monumentu bezala. Jakina, Requiem-a ez da opera bat baina lirikaren historiako obra ospetsuenak idatzi zituen konpositorearen oharrak daramatza zainetan. Baluarteren inaugurazioaren 10. urteurrena eta Verdi-ren jaiotzaren bigarren medeurrena ospatzeko, honako hau musika-hitzordu handia izatea nahi dugu. Horregatik, gure eszenatokian Nafarroako talde eta bakarlari onenen erakusgarria izanen dugu: Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Iruñeko Orfeoia eta Sabina Puértolas, José Luis Sola eta Iñaki Fresán bakarlariak. 


Requiem (bakarlari laukotea eta korua)
Dies irae
     Dies irae
(korua)
     Tuba mirum (baxua eta korua)
     Liber scriptus (mezzosopranoa eta korua)
     Quid sum miser (sopranoa, mezzosopranoa eta tenorea)
     Rex tremendae (bakarlari laukotea eta korua)
     Recordare (sopranoa eta mezzosopranoa)
     Ingemisco (tenorea)
     Confutatis (baxua eta korua)
     Lacrymosa (bakarlari laukotea eta korua)
Offertorio (bakarlari laukotea)
Sanctus (korua)
Agnus Dei (sopranoa, mezzosopranoa eta korua)
Lux aeterna (mezzosopranoa, tenorea eta baxua)
Libera me (sopranoa eta korua) 

 
Abeslari-zerrenda: Sabina Puértolas, Renata Lamanda, José Luis Sola, Iñaki Fresán
Iruñeko Orfeoia
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Antoni Wit


* Iraupena: 90 minutu

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.