¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Madrilgo Antzoki Errealetik
24 iraila, larunbata 19:45etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Verdiren 'Otello' operaren proiekzioa zuzenean

Verdiren Otello operaren emanaldiaren proekzioa, zuzenean Madrilgo Antzoki Errealetik. Baluarte Fundazioaren denboraldi berriaren baitan gurean izango dugun Gregory Kunde tenorea izango da opera honetan protagonista (Otello) eta rol nagusietan lagun izango ditu George Petean (Iago), Ermonela Jaho (Desdemona), Alexey Dolgov (Cassio), Vicenç Esteve (Roderigo) eta Fernando Radó (Ludovico). Antzoki Errealaren ekoizpen berria da, English National Opera eta Estocolmoko Kungliga Operan-ekin koprodukzioan. Renato Palumbok musika-zuzendaritza sinatzen du eta Antzoki Errealeko koru titularrak (Intermezzo), Madril Erkidegoko Haur-kantariek eta Madrilgo Orkestra Sinfonikoak parte hartzen dute ekoizpenean. 
 
Otello drama lirikoa da, lau ekitalditan, Giuseppe Verdiren musika eta Arrigo Boitoren libretoarekin. William Shakespeare-n Otello, el moro de Venecia (1603) antzerki-lanean oinarritzen da. Milango Scala Antzokian 1887ko otsailaren 5ean estreinatu zen.
 
 
* IRAUPENA: 3 ORDU (25 minutuko atsedenaldiarekin)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.