POCTEFA ACADEMICE Baluarte - Paueko Palais Beaumont
25 ekaina, igandea
20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte
Verdiren Réquiem
Verdiren Réquiem obra entzutetsua Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Iruñeko Orfeoiak Pau-País del Bearn orkestra eta abesbatzarekin (OPPB) elkarrekin ekainean eskainiko dute. Kontzertu bikoitza ostiralean, ekainak 23, izango da (OPPBren denboraldiaren barnean) Paueko Zenith aretoan (3.500 lagunentzako lekua), eta igandean, ekainak 25, Iruñeko Baluarten, abonamenduz kanpoko aparteko kontzertu batean. Bi kontzertuak OPPBko zuzendari titular Fayçal Karoui-k zuzenduko ditu eta bietan Parisko Operako Elisabeth Moussous (sopranoa), Aude Extrémo (mezzosopranoa), Jean-François Marras (tenorea) eta Mateusz Hoedt (baxua) bakarlariek hartuko dute parte.
Hitzordu Musikala Iruñeko Baluarte eta Paueko Palais Beaumont biltzar-jauregiek 2014-2020ko Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Eragilearen (POCTEFA) ACADEMICE izeneko proiektuaren baitan dago.
* IRAUPENA: 85 MINUTU (atsedenaldirik gabe)