Historialarien ustez, 1498an sortu zen ofizialki Vienako Haur Kantarien abesbatza. Wolfgang Amadeus Mozart, Antonio Caldara edo Antonio Salieri aurkitzen dira, besteak beste, abesbatzarekin lan egin duten musikarien artean. Gaur egun, 95 kantarik osatzen dute taldea, 10 eta 14 urte bitartekoak, eta lau talde ezberdinetan banaturik daude. Europa osoa zeharkatzen dute egiten dituzten irteeretan, eta askotan ere gonbidatu egiten dituzte Asia, Australia eta Ipar zein Hego Amerikatik birak eskaintzera. Musikaren bost mende biltzen ditu bere errepertorioak, obra garaikide zein berpizkunde garaikoak. Proiektu propioz gain, Haur Kantariak helduen abesbatzetan eta orkestra kontzertuetan parte hartzen dute. Riccardo Muti-ren zuzendaritzapean, Mozart-en “Koroatzearen Meza”-n parte hartu zuen Vatikanoko San Pedro Katedralean.
Egitaraua:
1. zatia:
"Etorri, artearen semeok" kantu sortaren aukeraketa (7’) H. Purcell (1659-1695)
Haec Dies (2’30") J. Gallus (1550-1591)
Goraipatzen zaitut, ene jaungoikoa! J. Corfe (1741-1820)
Laudate Dominum (3’) W. A. Mozart (1756-1791)
Ave Verum (Arreglos de G. Wirth) (3’) W. A. Mozart
Cantate Domino (3’) H. Kratochwil (1933-1995)
Gizon gazteen aienea (1’30") B. Bartók (1881-1945)
Esaneko neskatila gaztea (5’) F. Poulenc (1899-1963)
Txakur galdua F. Poulenc
Trikua F. Poulenc
¡Gora Hungaria! Polka RV. 332 (2’30") J. Strauss II (1825-1899)
Enperadorearen balsa (Arr.V. Gomboz) (5’) J. Strauss II
2. zatia:
Chim chim cher-i (Arr. F. Janoska) (2’30") R. M. Sherman (1928) / R. B. Sherman (1925)
Euripean kantan (3’) A. Freed (1894-1973) / N. H. Brown (1896- 1964)
Egun liluragarria (2’45") L. Bricusse(1931) / A. Newley (1931-1999)
Tarakihi (2’) Zelanda Berriko kantu tradizionala
Ukuiluaren atea (Arr. G. Wirth) (8’30") Austriako kantu tradizionala
Ur ederrak daude (Arr. G. Wirth) Austriako kantu tradizionala
Urtzaroa berriro datorrenean (Arr. G. Wirth) Austriako kantu tradizionala
Basoko Juan (Arr. G. Wirth) Austriako kantu tradizionala
Bai, bai, ardoa ona da (2’10") H. Strecker (1893-1981)
Viena, Viena, zu bakarrik (3’10") R. Sieczynski (1879-1952)
Bihotzez arin polka (Arr. G. Wirth) (2’30") J. Strauss II (1825-1899)
Dibertimendurako trena, polka (Arr. H. Froschauer) (2’30") J. Strauss II
Danubio Urdina, vals (Arr. H. Urbanek) (5’30") J. Strauss II