¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Kontzertu bertsioa
19 otsaila, igandea 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Vincenzo Bellini-ren 'Norma'

Europa Galante eta Valentziako Katedraleko Korua.
Zuzendaria: Fabio Biondi

Operaren historian sopranorentzat eratutako aria ederrena eta abesten zailenetariko Casta Diva, Baluarteko Areto Nagusian  entzun ahalko da Katia Pellegrino-ren ahotsean, denboraldi honetan Baluartek kontzertu bertsioan eskaintzen duen Norma operaren protagonista. Iragan urrian ikusteko aukera izan genuen La Sonámbula konposatu ondoren, Bellini drama erromantiko batekin ausartu zen eta Norma hiru hilabetetan idatzi zuen eta 1831an Milango La Scalan estreinatu zuen. Obra eder honetan nabarmentzekoa da hainbat soprano handik ezagun bihurtu zuten aria, Maria Callas (eszenan 89 alditan abestu zuen) edo Montserrat Caballe-ren kasu, eta bere egilearen obra nabarmenenetariko bat da. Fabio Biondi biolinista barroko entzutetsuak emanaldian zuzenduko ditu 1990 urtean sortu eta nazioarteko panoraman talde ospetsu eta sarituenetarikoa den Europa Galante eta Valentziako Katedraleko Korua.


Zuzendaritza: Fabio Biondi
Orkestra: Europa Galante
Valentziako Katedraleko Korua
Koruko zuzendaria: Luis Garrido
Abeslariak: Katia Pellegrino (sopranoa), Lucia Cirillo (mezzosopranoa), Ferdinand von Bothmer (tenorea), Nikolai Didenko (baxua), Gemma Bertagnolli (sopranoa), Gian Luca Zoccatelli (tenorea)

* Iraupena: I. Atala: Ordu bat eta 25 minutu –Atsedenaldia– II. Atala: Ordu bat eta 5 minutu

 

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.