Calixto Bieitio, nazioartean etorkizun gehien duen zuzendari espainiarra da. Polifazetikoa, probokatzailea, nekaezina, inoiz egin den antzezlan nagusietako bati egiten dio aurre: Shakespeareren Lear Erregea. Zahartzaroari buruzko tragedia bat, bizitzari buruzkoa. Horretarako izen handiko aktoreak ditu: Carles Canut, Angels Bassas, Pep Cruz eta, batez ere, José MarÃa Pou, urteekin batera gero eta handiagoa egin den antzezlea.