Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioarekin, IPESekin eta AGAOren laguntzarekin, Nafarroako Ganbera Abesbatzako Talde Klasikoak zarzuela ikuskizuna aurkeztuko du Baluarten. Baina emanaldia ez da soilik erromantza eta koru ezagunen segida izango; espainiar genero lirikoaren momentu sortzaile ezberdinetako hautatutako obretatik ateratako musika atalen bitartez, espainiar gizartean emakumeak izan zuen garapena esploratu nahi dugu, 1850 urtetik XX. mendearen erdira arte.