Zorongo taldeak Bruma y Sal bere hirugarren diskoa aurkezten du, musika-nahasketei irekitako lana, flamenko berritik, jazz, rock sinfónico, ganbera-musika edo musika zeltatik hartutako eraginekin. Lan honetan, Zorongok Federico García Lorca, Mikel Laboa edo Miles Davis poeta eta musikarien erreferentziak ere biltzen ditu. Bruma y Sal lanak duela 10 urtetik hona talde instrumental honek eszenatokiaren gainean garatzen duen arte-kontzeptua mantentzen eta berritzen du: ekialdetik mendebaldera, kulturadunetik herrikoira, xahutasunetik mestizajera doan musika. Taldeak bere ibilbidean lortu duen soinu propioa Baluarten erakutsiko du.
EGITARAUA
Zorongo
Tangos del Parrilla
leileré, buleileré
Horizonte
Let me see in your eyes
De verde trigo
Orilla del desierto
Txoria txori
Casida del herido por el agua
Casida de la rosa
Casida de los ramos
Prometeo 3.0
Finis Terrae
Bruma y sal
María Echeverría: voz
Edurne Aizpún: piano y flauta
José Luis Gómez “Koki”: saxos, cajón y djembé
Ekhi Ocaña: flauta, piano y cajón
Urko Ocaña: guitarra flamenca y eléctrica
* Iraupena: 1H 15'