Kontzertua Bakearen Nazioarteko Egunaren baitan
19 iraila, igandea
19:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia
In Tempore Abesbatza & Ensemble
Nafarroako Gobernuak Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bidez, bat egin du aurten ere Bakearen Nazioarteko Egunarekin. Testuinguru horretan antolatu da In Tempore Abesbatza-Coro & Ensemble taldeak eskainiko duen kontzertua.
Dan Forrest musikagileak konposatutako Jubilate Deo eskainiko da. Testuak tradiziozko liturgia-testua den 100. Salmoan deskribatzen den alaitasuna eta bozkarioa adierazten du, zazpi hizkuntzetan: latina, hebraiera, arabiarra, mandarina, zuluera, gaztelania eta ingelesa. Bizitzari –eta ez sinesmenei– egindako omenaldi unibertsala da, emozioa, ospakizuna eta jaia transmititzen ditu, eta obra alai eta oparoa izateaz gain, gogoetatsua eta introspektiboa ere bada. Jubilate Deo kultura eta musika adierazpen ugaritan oinarritzen da, eta horiei autoreak haren berezko estiloa gehitzen die. Erritmo ezberdinek adierazkortasuna, modernitatea eta kultura ezberdinen arteko kohesio-sentipena ekartzen dute, Lurreko biztanle guztiek bat bakarra balira bezala kantatzen baitute «oh, Terra, jubilate!».
Carlos Etxeberria Alonsoren zuzendaritzapean dihardu In Tempore Abesbatza-Coro & Ensemblek; Andrea Jiménez da soprano eta Leticia Vergara mezzosopranoa. Argiztapenaren eta efektu bisualen ardura IKUS-ARTErena izango da.