¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Kontzertua Bakearen Nazioarteko Egunaren baitan
20 iraila, igandea 19:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia

In Tempore Abesbatza & Ensemble

 
Nafarroako Gobernuak Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bidez, bat egin du aurten ere Bakearen Nazioarteko Egunarekin. Testuinguru horretan antolatu da In Tempore Abesbatza-Coro & Ensemble taldeak 
eskainiko duen kontzertua. 
 
Kim André Arnesen musikagile norvegiarrak konposatutako Tuvayhum “Beatitudes for a wounded world” eskainiko da. Testuak dio mundua leku zoragarria dela, baina aldi berean arazoz, gorrotoz, suminduraz, gaitzespenez eta jazarpenez betea, eta beraz, konfiantza, itxaropen, maitagarritasun, gupida nahiz gizatasun mezuak behar dituela, baita elkarrekiko errespetua ere. Dibertsitatearen eta inklusioaren aldeko lana da, hesi politikoak, erlijiosoak eta ekonomikoak gainditzera eta ezberdinak irudi dezaketen pertsonekin mundua partekatzera dei egiten duena, 
 
Carlos Etxeberria Alonsoren zuzendaritzapean dihardu In Tempore Abesbatza-Coro & Ensemblek; Elur Olabide da eszena zuzendaria, Andrea Jiménez sopranoa, Nerea Berraondo mezzosoprano aeta Andoni Sarobe baritonoa. 

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.