¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Jazz
16 urria, asteazkena 20:30etan. · Baluarte aretoa
Antolatzailea: Baluarte

Iñaki Rodríguez

Abre la Muralla zikloa

Burbuja Iñaki Rodríguez saxofonista eta musikagile nafarraren lehen diskoa da, Baluarten bere boskotearekin batera aurkeztuko duena. Bederatzi abestik osatzen duten lagunarteko disko hau bere alaba Claudiari eskainita dago eta bere bizitza pertsonal nahiz profesionalaren une zehatz baten argazki ozena egiten saiatzen da. Abestiek gogoeta asko biltzen dituzte eta bertan musikariak lengoaia ezberdinak maneiatzen ditu: bop, blues edo jazz garaikideena. Chris Kase Quintet, Mikel Andueza Superquintet, Bob Sands Big Band, Pirineos Jazz Orkestra edo Nua Trío taldeekin elkarlanean aritua, Iñaki Rodríguez proiektu interesgarri desberdinekin Donostiako Nazioarteko Jazz Jaialdian, Getxoko Jazz Jaialdian, Zaragozako Nazioarteko Jazz Jaialdian, San Javierko Nazioarteko Jazz Jaialdian, Munillako Jazz Jaialdian, Iruñeko Jazz Jaialdian edo BBK Jazz ISME Kongresuan hartu du parte, beste batzuen artean. Jazz saxofoi espezialitatean Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian (MUSIKENE) 2007 urtean lizentziatua, egun bere boskotearekin ari da, hala nola Broken Brothers Brass Band-ekin eta Noneto Nonato-rekin. Gainera, proiektu hauek Pablo Sarasate Goi Mailako Musika Kontserbatorioan irakaskuntza lanekin batera egiten ditu.


Iñaki Rodríguez, saxoa
Alejandro Mingot, gitarra
Jorge Abadías, gitarra
Luisa Brito, contrabaxua
Iago Fernández, bateria

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.