¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Opera Piccola
9 iraila, igandea 19:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Nafarroako Ganbera Opera

Ipuinen Zaindaria

Nafarroako Ganbera Opera eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

Nafarroako Ganbera Operak eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Miquel Ortegaren Ipuinen zaindaria izenburuko haur-opera aurkezten dute.  Opera Piccola markapean, Operaren Lagunen Bilboko Elkartearen koprodukzio honen libretoa Andrés Martorell-ek sinatzen du eta Pablo Ramos-ek eszena-zuzendaritza. Publiko familiarrari zuzendutako opera honek Ariadna eta Horacio egungo bi gazteren istorioa kontatzen du. Biak Ipuin Guztien Liburuan harrapatuta geratuko dira eta hortik aurrera hainbat ipuin ezagunetik ibiliko dira, besteak beste, Edurnezuri, Pinocho, Hansel y Gretel edo Poxpolo saltzailea, eta era guztietako egoerak biziko dituzte: abenturak, umorea, misterioa…

Honako hau Nafarroako Ganbera Operaren beste erronka bat da: soil-soilik haurrek abestutako opera bat ematea. Nafarroako Ganbera Opera elkartea ikuskizun dramatiko-musikalak egiteko asmoarekin sortu zen, batipat opera azpimarratuz, beraien ustez hau bait da ikusle kopuru gehiago bereganatzeko beharra duen genero musikala. Horretaz gain, NGOk antzerki eta musikaren inguruko ikastaroak antolatzen ditu, helburu nagusi batekin: dramatiko-musikal motako ikuskizunenganako zaletasuna areagotzea, zaila baita hauek ikusleen arteko lehentasunen artean egotea.


Nafarroako Ganbera Opera
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

Musika-zuzendaritza: Miquel Ortega
Eszena-zuzendaritza: Pablo Ramos
Jantziak: Edurne Ibáñez
Argiztapena: Koldo Taínta / Global
Irudiak eta proiekzioak: Leandro Suárez

BIDEOA IKUSI

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.