Baluarteko Areto Nagusian euskal folklore kulturala eskaintzen duen kontzertu bat burutuko da, gure lurraldeko kantuak eta musika biltzen dituena. Emanaldi hau musikari eta abeslari ospetsuen eskutik egingo da: Juantxo Zeberio (pianoa), Txema Garcés (moldatzaile eta baxua), Hasier Oleaga (perkusioa), Francisco Herrero (biolina), Joxerra Mitxelena (gitarra), Iñaki Diéguez (moldatzailea eta akordeoia), Xabier Euzkitze, Maria Amolategi, Maite Itoiz y John Kelly (Elfenthal), Alberto Zunzarren, Laura Latienda, Pantxoa Carrere, Menditarrak de Banka eta Kalakan. Gainera, Sarriguren Eskola Publikoko ikasleak, Leitza eta Doneztebeko dantzariak eta Zubietako Johaldunak ere hartuko dute parte. Iruñea Kantuan hitzordu honen azken xedea ikus-entzuleen partehartze aktiboa bultzatzea da.