Baluarteko Areto Nagusian euskal folklore kulturala eskaintzen duen kontzertu bat burutuko da, gure lurraldeko kantuak eta musika biltzen dituena. Emanaldi hau musikari eta abeslari ospetsuen eskutik egingo da: Juantxo Zeberio (pianoa), Txema Garcés (moldatzaile eta baxua), Hasier Oleaga (perkusioa), Francisco Herrero (biolina), Joxerra Mitxelena (gitarra) eta Iñaki Diéguez (moldatzailea eta akordeoia); Xabier Euzkitze, Zuriñe Hidalgo (HESIAN), Jaione Olazabal, Laura Latienda, Maite Itoiz y John Kelly (Elfenhtal), Bankako Menditarrak eta Iparraldeko Izarrak taldea. Gainera, Mendigoiti eta Sarriguren Eskola Publikoko ikasleak, Leitza eta Doneztebeko dantzariak eta Paz De Zigandako abesbatzak ere hartuko dute parte. Iruñea Kantuan hitzordu honen azken xedea ikus-entzuleen partehartze aktiboa bultzatzea da.