Iruñeko patroi San Saturninoren Egunean, Udalak jaialdia antolatu du Baluarten. Hitzordu berezi honetan parte hartuko dute: La Pamplonesa Musika Banda, Iruñeko Gaitero eta Txistularien elkarteak, Duguna Folklore Taldea eta Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa. Programaren baitan, besteak beste, Biribilketa de Gainza, Baile de troqueo, Vals de Turrillas eta Larraindantza eskainiko dira. Jaialdian ez da publikorik egongo. Navarra Televisionek zuzenean igorriko du eta Iruñeko Udalaren sare sozialetan ere jarraitu ahalko da.