Dantza Jaialdiaren XI. edizio honetan eskolaren eboluzio teknikoa erakusten duten koreografia eta estilo ezberdinak eskainiko dituzte ikasleek. Eta emanaldiari amaiera emateko, Marius Petipa koreografo fratziarraren obra entzutetsuenetariko bat taularatuko dute: Zisneen Aintzira balletaren suitea.