2019ko Flamenco on Fire Jaialdia
25 abuztua, igandea
21:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Flamenco On Fire Fundazioa / Flamenco Live Worlwide AIE. Laguntzaile nagusia: Baluarte Fundazioa
Israel Galván
'Fla.co.men'
Musika, horixe da argumentua. Israel Galvánen proposamen eszenikoetan luze eta zabal entzun den musika, orain tramaz, libretoz eta antzerkiz arindua. Musika hutsa.
Horixe baitzen kontua, hau da, pisu oro kentzea Israel Galvánen ikuskizunetako aurkikuntzarik argitsuenetako bati, soinuari, alegia. Gauza Utreraren eta La Rinconadaren artean sortu zen, ongintzaren eta hipoteken artean, bere musikari talde apartarekin audioa birziklatuta, ikusleei zorion-izpi laburren eztanda eskainita. Israel Galván makina bat dela publikoak badaki eta, hemen, haren soinua aratza eta garbia dela.
Musika besterik ez! Azken finean horixe da dantza flamenkoaren ezaugarrietako bat eta, bereziki, Israel Galvánen dantzarena. Gorputza tresna bat da. Ez soilik perkusio-tresna, baizik eta baita haize-, metal- eta hari-tresna ere; izan ere, gorputza mintzo da. Elo Cantónen biolinaren aurrean bihurritzen denean, notak zuretik dute gehiago. Geldi-geldia David Lagos eta Tomás de Perrateren aurrean, gorputzagoa da, erredundanteagoa. Caracafé ia haren bikia da, batzuetan eskuina, eta besteetan, ezkerra. Eta flamenkoagoa da, Lorca Proiektuaren perkusioak eta metalak azpimarratzen dituenean.