RoofTop Cinema 2022
19 uztaila, asteartea
22:15etan. · Besteak
Antolatzailea:
Nafarroako Filmoteka – Baluarte/NICDO – Nafarroako Gobernua.
It Happened One Night (1934)
'On the Road'
Zuzendaria: Frank Capra
Gidoia: Robert Riskin
Argazkilaritza: Joseph Walker (Z/B)
Musika: Louis Silvers
Interpreteak: Clark Gable, Claudette Colbert, Walter Connolly, Roscoe Karns, Jameson Thomas, Ward Bond, Eddy Chandler, Arthur Hoyt, Alan Hale
Iraupena: 105 min.
Hizkuntza: J.B. ingeleraz, azpitituluak gazteleraz
Ellie Andrews oinordeko gazte apetatsuak aitaren yatetik ihes egitea lortu du. Aitak giltzapetuta zuen, oso gomendagarria ez den gizon batekin ez ezkontzeko. New Yorkera joateko hartu duen autobusean, Peter Warne ezagutuko du. Erreportari atsegin eta erakargarria da, eta istorio on baten bila dabil. Zoriak eta inguruabarrek Ellie eta Peter elkartuko dituzte bidaia malkartsu eta dibertigarri batean.
Filma axolagabekeriaz hartu zuten estreinaldian, eta aktoreek ez zuten federik izan; Claudette Colbertek ez zuen pentsatu ere egin Oscarretako galara joatea, izendatua egon arren. Harry Cohn produktorea haren bila joan zen saria jasoko zuela jakin bezain azkar. Columbiako film arrakastatsuenetako bat izan zen. Hollywoodeko Akademiako (Oscar) 5 sari garrantzitsuenak irabazi zituen lehen film luzea izan zen: Filma, aktoreak (Clark Gable eta Claudette Colbert) eta gidoi egokitua.