Baluarte Fundazioa 2019/2020 Denboraldia
4 apirila, larunbata
20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Ivan Izugarria, Prokofievena
Mariinskyko Orkestra, Iruñeko Orfeoia eta Valery Gergiev
KONTZERTUA ATZERATZEN DA
Estatu mailan alarma-egoeraren luzapena eta osasun publikoko larrialdia dela-eta, Baluarte Fundazioaren 2019/20 Denboraldiaren baitan
Iván el Terrible izenburupean Areto Nagusian apirilaren 4an iragarrita zegoen kontzertua atzeratzen da (data berria oraindik erabaki gabe dago).
Baluarte Fundazioaren Denboraldiko harpidunei zer egin esango zaie. Txartel solteak erosi zituzten pertsonek, nahi izanez gero, erositako sarreren zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal izango dute. Internet bidez erositako sarreren itzulketa egiteko,
baluarte@baluarte.com helbidera email bat bidali beharra dago sarreraren zenbakia atxikituz. Eta txartel-leihatilaren kasuan, Baluartek ateak berriz zabaltzen dituenean.
Alexander Nevsky (1931) filmean egin zuen lehen lankidetzaren arrakastaren ondotik, Einsesteinek Prokofievi agindu zioen Ivan Izugarria tsarraren gaineko bere trilogiarako partitura (1941, 1944), baina lehen biak baino ez ziren egin, Stalin aurka zegoelako eta zuzendaria hil zelako. Bigarren Mundu Gerra bete-betean ondua, Stalinen erregimenetik defendatzen zen herri-arte eta arte propagandistikora egokitutako lan epiko bat da. Kontalari, mezzo-soprano, baritono, abesbatza eta orkestra sinfonikorako kantata lan monumentala da, berebizikoa, Errusiako aire aberkoien eragina duena eta, interpretatua izateko, orkestra handi bat eta abesbatza handi bat behar dituena. Eta hori izango da, hain zuzen, Baluarteko agertokian izango duguna: Mariinsky Antzokiko Orkestra eta bakarlariak eta Iruñeko Orfeoia, Valery Gergieven zuzendaritzapean.
Kontalari, mezzo-soprano eta baxu-baritono bakarlari, abesbatza eta orkestra sinfonikorako kantata
San Petersburgoko Mariinsky Antzokiko Orkestra
Iruñeko Orfeoia. Igor Ijurra, zuzendaria
Zuzendaria: Valery Gergiev