Gure egunetaraino heldu diren Ameriketako kantu herrikoi mota ezberdinen artear izpirituala da ziurrenik generorik zabalduena. "Beltz izpiritualak" izenarekin, gerora Gospel bilakatu dena, elizan eta kontzertu aretoetan sartu dira, Dvorak edo Virgil Thompson konpositoreengan eraginina izan dute mundu guztiko eskola eta abesbatzetan abestu dituzte.
The Blac Heritage Choirek, Mr. Jerry Calvin Smithen zuzendaritzapean, tradizio hau omendu egiten du "The Sound of Gospel" kontzertuarekin. Ikuspuntu artistikotik, bakarlaiez osatutako abesbatza baten aurrean gaudela esan behar da, nun partaide bakoitzak bere protagonismoa daukan, hori bai, berezitasun honek ez du taldearen soinua kaltetzen.