Jethro Tull ingeles rock progresibo musika taldeak, Ian Anderson eskoziarra buru duela, bere 50. urterurrena ospatzen du. Espainian egingo duen biraren baitan, soilik Baluarten eta Madrilgo Batzar Jauregian eskainiko ditu emanaldiak, musika-historiaren 50 urte hauei errepaso eginez. Garai guztietako britaniar talde onenetariko bat jotzen duten hau 1967an sortu zen Ian Andersonen gidaritzapean eta 40 disko baino gehiago kaleratu ditu orduz geroztik, besteak beste, Benefit, Aqualung eta Thick As A Brick.