2017/2018 Encantando Denboraldia
19 azaroa, igandea
19:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
Nafarroako Ganbera Abesbatza
Jokuak: Haurren eta haurrentzako musika
Heptamerón Korua & NGMK-ko ikasleak
Lorenzo Ondarra 1931 urtean Bakaikun jaiotzen da, kaputxinoa ordenatzen da eta Garbizu eta Eskuderorekin Donostian ikasten du. Organo-jotzailea, pedagogoa, Aita Donostiaren obraren azterlari eta musikagile bezala nabarmentzen da. 1969 urtean musikako sari nazionala jasotzen du eta Iruñan hiltzen da 2012 urtean. Ondarraren irudia, euskal folklorea tratatzean baliabide musikal klasikoak erabiltzeagatik, XX mendeko nafartar erreferenteen artean nagusietako bat osatzen du (Donostia eta Elizalderekin batera). Bere ekoizpenaren barruan, kontzertu honetarako, haur munduari lotutako ohiko euskal musikan zentratzen diren bi ziklo erabili ditugu, zehazki “Jokoak” bilduman agertzen diren melodiei eta “Lo Kantak” bilduman agertzen diren lo kantei buruzkoak. Errepertorio honen hautaketa, berez, gure ohorezko bazkide berriarentzako omenaldi bat osatzen du: Fermín Iriarte Irigoien, Zugarramurditarra, ahalegin handiz aritu da berak sortu dituen eta zuzendu dituen abesbatza ezberdinen bitartez nafartar egileen obra hedatzen, bereziki Sangüesa-Zangotza-ko Nora Abesbatza eta San Fermin ikastolaren abesbatzako emakumezko-ahotsak, non urte askotan zehar irakaskuntzan aritu da.
Kontzertu honen bitartez, beste alde batetik, CCN/NGA-ko atal berriaren “gizartean aurkezpena egitea” espero da, Heptameronemakumezkoen ahots berdinen abesbatza, Nafarroako Margarita erreginaren obra gorenaren izenburua da etaSimone de Beauvoir-rek historiako lehenengo emakume feminista handia izendatu zuenak, eta omenaldia egin nahi dioguna. Talde hau, musikan emakumeak izan duen errolarenbokazio feministarekin eta bokazio galdatzailearekin jaiotzen da, batez ere musika-egile eta interprete modura, eta kulturarena orokorrean eta bereziki nafartar kulturarena.