Baluarte Fundazioaren Denboraldia
6 martxoa, asteartea
20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Jordi Savall
'Esklabotasunaren bideak'. Hespèrion XXI eta Kataluniako La Capella Reialekin
Musika historikoaren esparruan, Jordi Savall espainiar musikari garrantzitsuena eta nazioartekoena da. Ehun diskotik gora dituela, Europako antzinako musika berreskuratzean izan duen eragina erabakigarria izan da. 2010eko urrian, Europako musikaren eta Ekialdeko musiken arteko lotura aurkeztu zigun, batik bat Txina eta Japoniarekiko lotura, Xabierko San Frantziskoren ibilbideari jarraituta. Denboraldi honetan, Baluartera itzuliko da, arreta Mendebaldean jartzen duen programa bat aurkeztera, europarrek Afrikatik Ameriketara eraman zituzten esklaboen ibilbideari jarraituta. Hartara, XVI. eta XIX. mendeen artean indigenek eta esklaboek sortu zituzten kantu eta dantzetan ideia hartutako musikek eratuta dago programa. Kontzertuan, Madagaskarko, Maliko, Marokoko, Brasilgo, Argentinako, Mexikoko eta Venezuelako artistek parte hartuko dute, Hespèrion XXI eta Kataluniako La Capella Reial taldeekin batera.
Interpretatzaileak:
Hespèrion XXI
Kataluniako La Capella Reial
Malí, Madagaskar, Maroko, Mexiko, Kolonbia, Brasil, Argentina eta Venezuelako bakarlariak eta taldeak
Zuzendaritza: Jordi Savall
* IRAUPENA:
I. Atala: 50 min. / Atsedenaldia / II. Atala: 45 min.