Jorge Pardo (Madril, 1956) munduko erreferentzietako bat da jazzari eta flamenkoari dagokienez, eta 2013an, adibidez, Europako Musikaririk Onenarentzako Saria jaso zuen, Frantziako Jazz Akademia entzutetsuak emandakoa.
Konpositore, flauta-jotzaile eta saxofonista bikain hau 14 urtetan hasi zen musika ikasten Madrilgo Errege Kontserbatorioan eta, urtetan jeinuekin jo ondoren, hala nola Tete Montoliu edo Lou Bennett-ekin, “Dolores” osatu zuen, hau da, Espainiako musikaren garapenean funtsezko garrantzia izandako taldea, 70eko hamarkadako bigarren urtean. Madrilgo eszenako zenbait musikari elkarrekin aritu ziren Pardoren grabazioetan, baina zalantzarik gabe, funtsezkoa gertatu zen Paco de Lucía mitoaren agerpena. Horrela, madrildarra gitarra-jotzaile paregabearekin aritu zen lankidetzan luzaroan disko eta bira aunitzetan –Seikote gogoangarri hartan–, eta emaitza flamenkoaren arorik zirraragarrien eta emankorrenetako bat izan zen.
Garai hartan ere, Camarónekon aritu zen lankidetzan “La Leyenda del Tiempo” lanean, eta gainera, Amor de Dios flamenko estudioetan, hirian egosten ari zen artista belaunaldi berriarekin aritu zen elkarlanean. Orduz geroztik, eta Jorgeri esker, flauta eta saxofoia betirako gelditu ziren flamenkoaren munduari lotuta.
Ibilbide luzea eta oparoa egina du diskoetan, mestizaiez eta esperimentazioz beterik; bestalde, hainbat lanetan (“Las cigarras son quizá sordas”, “Diez de Paco” edo “Mira”) agerian jartzen du Faustino Núñezek hitzez adierazitakoa: “musikari batzuk maisuak dira berean, baina oztopatzen dira beste musika batzuen aurrean; beste batzuek erraz samar lortzen dute hizkuntza nahastea, baina gutxi batzuk bakarrik dira egiazko alkimista, hau da, gutxi batzuek bakarrik ezagutzen dituzte urtu gogo dituzten metalen izaera eta ezaugarriak, eta badakite lortzen arte hutsa alkimia horren bidez”.
Flamenco On Fire 2015 Jaialdian, Jorge Pardok Cumbre Flamenca Latin Jazz ikuskizuna aurkeztuko du.
Artista zerrenda
Saxoa/Flauta : Jorge Pardo
Kontrabaxua : Javier Colina
Trompeta : Jerry González
Gitarra : Rycardo Moreno
Pianoa : Caramelo
Harmonika : Antonio Serrano
Perkusioa : Piraña