¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Punto de Vista Jaialdia (X. edizioa)
11 otsaila, osteguna 10:30etan. · Bulevar

José Antonio Maenza-ri buruzko dokumentala

Carles Candela-ren 'Cinematógrafo, magnétofono, buen chico y sádico'

Punto de Vista Jaialdiak José Antonio Maenza zinemagileari eskaintzen dion Heterodoksiak atalaren baitan, Maenzari buruzko dokumental bat estreinatuko da: Carles Candelaren Materialista, idealista, cinematógrafo, magnétofono, buen chico y sádico. Sarrera librea da aretoa bete arte.

Carles Candela zinemagile valentziarrak lau hitz erabiltzen ditu aldez aurretik dagoeneko erretratu dokumental bat egina zuen egile bat definitzeko: Jose Antonio Maenza, hain zuzen ere. Abangoardiako sortzaile aragoiarrak berak oso gazte zela bere burua definitzeko erabilitako hitzak dira. Cinematografo, magnetofono, buen chico y sadico (2016) filma ere lau hitz horiekin abiatzen da; film bidezko potreta da lan hori, Candelak Punto de Vista jaialdira ekarriko diguna, Nafarroako batzaldiak gure herrialdeko zinemarik errebelde eta muturrekoenaren pertsona nagusietako bati eskainiko dion zikloan estreinatzeko. 

Errebelazio bat da bere zentzu guztietan. Zentzurik fisikoenean, batetik, Maenzaren beste aurpegi bat erakusten baitigu, argazki-laborategiko ontzietan errebelatzen dena positibora. Eta, aldi berean, azken egunetako Maenzaren errebelazioa ere bada, Maenza gizatiarrarena eta pertsonarena, ezin hurbilduzko artista gainetik kentzen zuenarena, mutil zintzoarena. Hori guztia, ezagutu zutenen lekukotzen bitartez: Oswaldo Muñoz eta Vicente Molina Foixen hitzen bitartez, esaterako; eta ahanzturatik erreskatatutako artista honen obra gutxiak gordetzen dituzten filmoteken mobioletan bertan errodatutako bilaketa, baztertze eta metazinema momentuekin.


* INFORMAZIO GEHIAGO IKUSI

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.