Espainiar agertokietan bere originaltasun eta Europear Jazzaz egiten duen apustuarengatik prentsa espezializatuak “erreferentzi musikari”-tzat jo duen Josetxo Goia-Aribe nafar saxofonista eta musikagilea Baluartera Seidagasa taldearekin batera helduko da. Quique Simon pianojoleak eta Jose Maria Pastor bateriak osatzen dute Seidagasa kolektiboa. Orain urtebete, Alicanteko talde honek nafar musikari deitu zuten haien artean elkar ezagutu gabeko kolaborazioa egiteko. Musikari hirukote honen emaitza Las Cortinas… izeneko diska bikoitza da; inprobisazioa iturri bakarra duen lan hau Baluarten aurkeztuko dute, herri musika keinuak, barrokoa, impresionismoa... Nor bere etorriarekin, nor bere besteekiko errespetua, elkar-hizketa musikala, isiluneak, galderak eta erantzunak batzen dituena.
Seidagasa taldea: Quique Simón, pianoa; José maría Pastor, bateria
Josetxo Goia-Aribe, saxoak