1959ko azaroaren 13an orkestra berri batek Londreseko St. Martin in the Fields elizan bere lehenengo kontzertua eskaini zuen eta une horrez gero tenpluaren izena mailegatuta hartzen du. 54 urteko jarduera ondoren, Academy of St. Martin in the Fields munduko ganbera orkestra entzutetsuenetariko bat da, bere soinu garbi eta finengatik ezaguna, bere goi-musika-mailan finkatuta. Era berean, ganbera-orkestra emankorrenetariko bat ere bada, kalean 500 disko baino gehiagorekin. Urte askotan Sir Neville Marriner maisuak izan zuen taldeko batuta titularra egungo musika klasikoko berezko beste izen handi batek gidatzen du: Joshua Bell. Interpretatzaile eta bakarlari polifazetikoa, Baluarte Fundazioaren aurreko denboraldietan gurean izan dugu. Baluarten interpretatuko duten programak erromantizismo musikalaren hiru eredu handi eskaintzen ditu. Beethoven-en Sinfonietariko bi, 1. eta 5.a, eta, dudarik gabe, Bruch-en obra ezagunena: bere Biolinerako 1. Kontzertua.
Programa
1. Atala
L. Van Beethoven (1770-1827)
1. Sinfonia, en Do Maiorrean (26’)
Adagio molto-Allegro con brio
Andante cantabile con moto
Menuetto: Allegro molto e vivace
Adagio- Allegro molto e vivace
M. Bruch (1838-1920)
Biolinerako 1. Kontzertua, Sol minorrean, op. 26 (25’)
II. Atala
L. van Beethoven (1770-1827)
5. Sinfonia, Do minorrean, , op. 67 (31’)
Allegro con brio
Andante con moto
Allegro
Allegro