Ton Koopman (Zwolle, Holanda, 1944) musika barrokoaren interpretazio eta zuzendaritzaren eremuan irudi nabarmenenetariko bat da. Ikasle zenetik “jatorrizko” instrumentuen soinuarengatik liluratuta, 1969an bere lehen orkestra barrokoa eratu zuen. Hamar urte beranduago, 1079an, Amsterdam Baroque Orchestra sortu zuen eta geroago Korua. Hamarka disko grabatu ditu, bakarlari bezala —klabean eta organoan— nahiz Amsterdam Baroque zuzentzen. 2001 urtez geroztik Cleveland Orchestraren zuzendari titularra ere izango da. J.S. Bach-ek idatzi zituen bost pasioetatik eta mantentzen diren bietariko bat da Pasioa San Juanen arabera. Tamainan Pasioa San Mateoren arabera baino xumeagoa, bere testua Juanen ebanjeliotik aurrera bildua izan zen. Obrak 11 koral ditu, zazpi musika ezberdin, zortzi aria eta bi ariosorekin, eta 1724ko apirilaren 7an lehenengoz interpretatu zen, Bach-ek Leipzig-en iragan zuen lehen Ostiral Santuan, San Nicolas elizan.
Johan Sebastián Bach (1687-1750)
Pasioa San Juanen arabera BWV 245
Zuzendaria: Ton Koopman
Soprano: Teresa Wakim
Kontratenorea: Maarten Engeltjes
Tenorea: Tilman Lichdi
Baxua: Klaus Mertens
* Iraupena: 35' -atsedenaldia- 75'