¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Baluarte Fundazioaren Denboraldia
13 martxoa, igandea 19:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

J.S. Bach-en Pasioa San Mateoren arabera

Zuzendaria: Sir John Eliot Gardiner

Historiarako kontzertu bat. Pasioa San Mateoren arabera musikaren historiako lorpen handienetariko bat da eta Gizateriaren historian aparteko espiritu-monumentua. Eta Gardiner, alemaniar jenioaren musikaren “bitarteko” garrantzitsuena. Hortaz, Bach-en Pasio handiena den honetara bertaratzea –osotara bost idatzi zituen baina soilik bi heldu zaizkigu– gutxienez bizitzan behin inork bizitzen utzi beharko ez lukeen esperientzia horietariko bat da. Bost bakarlarik, orkestrak eta koruak –guztiak britainiarrak, hori kalitate eta zorroztasun bermea izanik–, hitzez hitz eta musikalki hiru lerro paralelotan kontatuta dagoen drama-ekintza bateraino eramango du publikoa: hari laukote batek lagunduta errezitatiboen bidez Ebanjelariaren (tenorraren) kontaketa, pertsonaien zuzeneko adierazpena: Jesus (bajo), Pilatos, Pedro… errezitatibo eta arien bidez; eta korua jendetza eta eta herri fededunaren alderdi bikoitzean. Gardiner maisuaren dotoretasunak eta  eta interpretatzaile guztien kalitateak Europear biraren baitan París, Bruselas, Londres, Leipzig, Ámsterdam, Lucerna, Bartzelona, Valentzia eta Iruñea bisitatuko dituen hitzordu ahaztezina iragartzen dute.


Bakarlariak:
Tenorea: Mark Padmore (Ebanjelaria)
Baxua: Stephan Loges (Jesús)
Sopranoa: Hannah Morrison

English Baroque Soloists & Monteverdi Choir
Iruñeko Orfeoiaren Eskolania
Zuzendaria: Sir John Eliot Gardiner


* IRAUPENA:
I. Atala: 70 minutu -atsedenaldia- II. Atala: 90 minutu

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.