Juan Bonal Fundazioak ohiko ongintzazko ekitaldia antolatu du Baluarten. Alonso Caparrós telebista aurkezleak zuzenduko duen ekitaldian Nafarroako hainbat artista eta taldek hartuko dute parte, besteak beste, Serafín Zubiri, Iruñeko Orfeoiaren Eskolania eta Le Bal dantza eskola. Gala honetan, mundua osoan zehar Juan Bonal Fundazioaren eta Hermanas de la Caridad de Santa Ana-ren garapen-lankidetza lanari buruzko irudiak proiektatuko dira.